Mostrando entradas con la etiqueta Zer da?. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Zer da?. Mostrar todas las entradas

DISFASIA edo HIZKUNTZ TRASTORNO ZEHATZA

Disfasia ebolutiboa hizkuntz trastorno zehatza dugu bai adierazpenari bai ulermenari eragiten diona.
Adimen aldetik arazorik gabeko haurrengan ematen da oraindik hizkuntza bereganatu ez dutenengan eta inolako arazo sentsorial, neurologiko edo emozional dutenengan.

Trastorno hau zehatza / espezifikoa dela esaten dugunean, beste koadro kliniko baten menpe edo ondorio EZ dela esan nahi du. Adibidez ez dela atzerapen mentalaren ondorioa, ezta autismoarena, ezta gorra izatearen ondorio, ez alterazio emozionalengatik etb.
Haur Hezkuntzan umeen %3-%8k izaten du asaldura hau. Aldi berean, kasu hauen %60, 9 urteko haurrengan ematen da.
Gaitz hau genetikoa izan daiteke eta mutilengan, neskengan baino gehiago ematen da.

DISLALIA

Fonemak ahoskatzean akatsak egitea ezaugarri duen asaldua dugu.

Gehiago jakiteko joan honako helbidera, informazio erreza eta argia aurkituko duzue bertan, eta euskaraz!


http://naiarahaurhezkuntzan.blogspot.com/2007/05/dislaliak.html

TOTELTASUNA edo DISFEMIA

Toteltasuna hizkuntz trastornorik ezagunena dela esan daiteke. Sekuentzia linguistikoaren hitz-jario, erritmo eta denboraren alterazioan datza.
Beste era batera esanda, hitzak ondo ahoskatzeko zailtasuna da; baita hitzak etetea eta silabak errepikatzea ere.
Ez da konpetentzia linguistikoaren alterazio bat; pertsonaren aktuazio linguistikoaren araberako baizik.


Hitz-jarioaren alterazioaren ondoriozko fenomenoak honakoak dira.
1. soinu eta silaben errepikapenak
2. soinuen luzapena
3. interjekzioak
4. hitz zatituak edo hitzak etetea
5. blokeo ixilak
6. hitzen ordezkapenak zailtasunak saihesteko
7. hitz monosilabikoen errepikapena

*Hitz-jarioaren alterazioak errendimendu akademiko zein sozialean du eragina.



Hona hemen adibide bat..
.


http://www.youtube.com/watch?v=jTVNUq-z6UI

DISLEXIA

Dislexia, irakurketarako, idazketarako eta letreiatzeko zailtasun zehatz bat da. Inolako eskasia emozional, sentsorial nahiz intelektualik gabeko haurretan ematen den transtorno bat da.

Dislexia hitza irakurketa defizita garun disfuntzio baten eragina denean erabili behar da. Zenbait teoriaren arabera, orientazio espazialaren akatsekin edota ikus-koordinazioaren alterazioekin egongo litzateke lotuta. Espezialistek diotenez, % 6koa da biztanleria orokorrean gaitz honek duen prebalentzia eta umetan, zehatzago esateko, 10etik bat egongo litzateke gaixotasunak jota (mutikoen kopurua neskena halako bi izaten da normalean).

Hementxe dislexiari buruzko artikulu interesgarri bat aurkituko duzue...
http://www.berria.info/paperekoa/harian/2006-11-15/016/007/Errealitatea_irakurtzeko_beste_modu_bathtm





AFASIA

Afasia asaldu neurologiko bat ezaugarri gisa hizkuntza akatsa edo galera dituena. Gehienetan garun-azalaren gune jakin batzuetako lesio baten ondorioz gertatzen da. Hala ere, istripu zein tumore batek ere afasia eragin dezake. Lesio hauek bai zentzumen bai higidurari eragin dakioke. Beraz, afasia dutenen ikasleek mintzatzeko, ulertzeko, irakurtzeko, idazteko edo kalkulatzeko arazoak izan ditzakete.
Zentzumen-urritasuna duenari ez zaio jarduna ulertzen. Mugimendu-urritasuna duenak berriz, ezin du hitzik egin.


Haurren afasiari dagokion bideorik ez dut aurkitu baina ideia bat egiteko..... ikusi, ikusi...!