Ume batek zailtasunak ditu...

Hizkuntz arazoei dagokionez, hauexek dira kontutan hartu beharrekoak:

a) entzuten dituen hitzen esanahia ulertzen ez dituenean (beraz erantzunak okerrak dira)
b) bere burua espresatzeko hiztegi nahikorik manejatzen ez duenean
d) bere ideiak antolatzen ez dakienean
e) hizkuntz soinuak era egokiz artikulatzeko gai ez denean
f) erritmo, abiadura eta hitz ezegokiak erabiltzen dituenean
g) hitzak artikulatzeko gai ez denean
h) hizkuntz garapena egokia ez denean

Hizkuntza, poliki poliki

Hizkuntza, gizakion premia bat dela esan dezakegu, gure garapen eta sozializaziorako ezinbestekoa baita. Posiblitiatea hau ez izateak arazo asko ekar ditzake.

Haurrak ikastolan hasten direneko periodo hau oso garrantzitsua da, izan ere, euren izaera eta sozializazio maila garatzen hasten da eta hizkuntza, interakzio honetarako beharrezkoa daukate.

Autore batzuen arabera, honelakoa da ume baten hizkuntz garapena:

1. 2 urteko umeek 1000 hitz ulertzeko gai dira, baina normalena, 200-300 hitz erabiltzea da

2. 3-5 urteko umeek, 200-3000 hitz ulertzeko gai dira baina hitzegiteko orduan, 500-1000 hitz erabiltzen dituzte

3. Fonemak adinaren arabera:


- 0-2 urte: bokalak
- 2-3 urte: p, b, m, k
- 3-4 urte: t, d, n, x, y, g
- 5 urte: f
- 6 urte: l. r rr, ll
- 7 urte: s, z, sh, pl, pr, br

Nola jakin hizkuntz arazoak dauden ala ez?

Sarritan, hain arduratuta gaude ikasleak batera eta erritmo berean eramaten non egon daitezkeen hizkuntz arazoak ez ditugun ikusten. lan, edo denbora falta zein jarreraren atzean ezkutatzen ditugu erritmo ezberdin hauek.
Nola jakin dezakegu ikasle batek hizkuntz arazoren bat duen?
Hona hemen 3 teknika bideragarri, metodologia berririk gabe eta gure ikasgelaren egunerokotasunaren barruan zeharo posibleak.

Irakurketa eta ahozko komunikaziorako languntza

Honako orrialdean irakurketa eta ahozko hizkuntzari dagokionez gomendio batzuk aurkitu ditzakegu; beti ere ikasgelako aniztasunaren aurrean baliabideak izan eta irakasleok haur hauen premiei era egokiz aurre egiteko.
Ohar errazak eta ikasgelan zeharo bideragarriak!

Nola irakatsi?

Hona hemen pdf formatuan aurkitu dudan txosten interesgarri bat gure ikasgelan horrelako arazorik izatekotan ariketak moldatu eta ume hauen premiei behar bezala aurre egiteko.

DISFASIA edo HIZKUNTZ TRASTORNO ZEHATZA

Disfasia ebolutiboa hizkuntz trastorno zehatza dugu bai adierazpenari bai ulermenari eragiten diona.
Adimen aldetik arazorik gabeko haurrengan ematen da oraindik hizkuntza bereganatu ez dutenengan eta inolako arazo sentsorial, neurologiko edo emozional dutenengan.

Trastorno hau zehatza / espezifikoa dela esaten dugunean, beste koadro kliniko baten menpe edo ondorio EZ dela esan nahi du. Adibidez ez dela atzerapen mentalaren ondorioa, ezta autismoarena, ezta gorra izatearen ondorio, ez alterazio emozionalengatik etb.
Haur Hezkuntzan umeen %3-%8k izaten du asaldura hau. Aldi berean, kasu hauen %60, 9 urteko haurrengan ematen da.
Gaitz hau genetikoa izan daiteke eta mutilengan, neskengan baino gehiago ematen da.

Burmuina eta hizkuntza


Hitz egiten dugunean, ezkerreko hemisferioko eremu
batzuk aktibatzen zaizkigu.
Brocaren eremua da garrantzitsuenetako bat, hizkuntzaren
arkitekturarekin du zerikusia eta gramatika prozesatzen
laguntzen du; Wernickeren eremua da bestea,
eta, dirudienez,hitzak eta esanahiak lotzen laguntzen digu.